Nortzuk Gara

Nahiz eta urteetan zehar Uztailaren 31an Inazio Deunaren eguna ospatzeko ekitaldi eta ospakizun desberdinak egin, ‘Demokraziaren lehen urteak’ heltzen direnerarte  ez da Lehenengo Jai Batzordea osatzen, Algortako eremu eta esparru desberdinetako jendea lotu eta jai giro herrikoi eta partehartzailea sortzeko grinak bultzatuta.

Herriko kultura eta ohiturak mantendu eta sendotzeko ideiarekin adin guztietarako ekintzak eta ekitaldiak antolatzen dira hostalarien, dendarien, kirol-talde eta kultura-elkarte desberdinen laguntzarekin. Jai Batzordea modu altruistan osatzen duen jendea denbora eta urteekin aldatuz joan da, baina jaiak ‘Herritik Herriarentzat’ sineskera gaur egun San Inazioko jaiak antolatzen dituzten pertsonengan jarraitzen du.

2012.urtean jai batzordeak erronka berri batean sartzeko erabakia hartzen du, urteetan zehar ostalaritzaren esku egondako herriko inauteriak bereganatuz eta festari giro herrikoi eta partehartzailea emateko helburuarekin: Koadrilen jaitsiera, fotokola, txokolada eta San Nikolaseko enparantzan egiten den koadrilen herri bazkaria ohitura bihurtuz.

(gure historiari buruz informazioa jasotzen jarraitzen dugu, animatu eta osatzen lagundu)

logo_con_fondo_letras
2017_kartela
2018_kartela
2009_kartela
2014_kartela
2011_kartela

Azken Berriak

View All Posts