Uztailak 29 de Julio – MANIFESTAZIOA – 19:00 Telletxe
Algortako Jai Batzordeak dei egiten dizue asteazken honetan, Algortako jaien hasiera izango zen egun eta orduan, gurekin batera mobilizatzera. Manifestazio honekin, argi eta garbi utzi nahi dugu udalak aurtengo jaien kudeaketari begira izandako jarrera ez dela onargarria: jai batzordeen proposamenak kontutan ez hartzea, aldebakartasunez jaiak bertan behera uztea, jai batzordeen ezadostasuna erabiltzea erabaki batzuk hartu eta justifikatzeko… Horrela EZ! Gu elkarlanerako prest gaude, baina ez inposatutako erabakiak akatatzeko!
Honengatik guztiagatik, zuen babes eta partehartzea eskatzen dizuegu manfiestazio honetan. Jai herrikoiak zuenak ere badirelako! Eta eskertuko genuke hurrengo jarraibideak errespetatzea:
– Aurtengo jaietako zapia jantzita ekarri. Salgai daukazue herriko hainbat denda eta tabernatan.
-Errespetatu osasun eta segurtasun irizpideak: musukoa etxetik janzita ekarri, mantendu pertsonen arteko segurtasun distantzia minimoa eta jarraitu antolakuntzako kideek emandako azalpen eta jarraibideak.
-Zabaldu deialdia zuen inguruan! Guztion partehartzea garrantzitsua da.